- Hondarribiko Udalak Guadalupeko gotorlekuan segurtasuna hobetzeko lanak burutu ditu. Gonzalo Carrion, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak atzo gogorarazi zuenez, "urtero zenbait lan egiten dira Gotorlekuan, mantenimendua eta segurtasunarekin zerikusia dutenak".

Oraingo honetan, Gotorlekuaren barnean, patioetara eramaten duten zenbait guneetan egurrezko hesiak jarri dira. Duela gutxi ere, kanpoaldera eramaten duten guneetan belar txarrak garbitu egin dira. Hirigintza Departamentutik, duela hilabete batzuk eremu osoan itxitura zaharra kendu eta ordezkatu egin zen ere.