- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Ehiza Federazioak jakinarazi duten bezala, Errenteriako Udalak gogorarazi du martxoan zehar, orotara, ehiza larriko lau uxaldi (basurdea eta orkatza) burutuko direla Errenteriako mendietan. Ehiza-garaia hasi zenetik beste 20 uxaldi izan dira, abendua eta otsaila bitartean, hain zuzen.

Martxoan ondorengo egun eta eremuetan izango dira uxaldiak: 6an, Untzaundi-Akola; 13an, Susperregi-Izeneder; 20an, Igantzi-Aparrain eta 27an, Landarbaso-Izeneder.

Udalak gogorazi du mendizaleen eta baserrietako ondasunen zaintza bermatu behar dela.