- Hondarribiko udal webguneak (hondarribia.eus) 105.408 erabiltzaile izan zituen 2020ean, aurreko urtea baino %6,5 gutxiago. Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziaren ustez, iazko jaiak ospatu ez izateak eragin du jaitsiera, irailean bisitarien murrizketa asko sumatu baitzen. Hala ere, euskarazko erabiltzaileak %12 gehiago izan ziren, guztira 25.100.