- Kultura arloak jakinarazi duenez, Irungo Marrazki eta Pintura Akademiak Louise Bourgeois (1911-2010) artistaren obraren inguruko jarduera bat programatu du: datorren ostiralean izango da, hilak 15, 19.00etan, Begiradak-Miradas programaren barruan. Hain zuzen ere, programaren barruko saio bakoitzerako aukeratzen diren artelanak ikuspegi berri batetik ezagutarazteko eta "irakurtzen" irakasteko hitzaldi irekiek osatzen dute Begiradak-Miradas programa, eta interesa duen orok parte har dezake bertan. Ostiral honetan, esan bezala Louise Bourgeoisen ingurukoa izango da jarduera. Estatubatuar herritartasuna hartu zuen frantses artista eta eskultorea, armiarmen eskulturengatik bihurtu zen ezagun, eta XX. mendeko artista nagusietako bat izan zen. Saioaren edukiera hamahiru parte hartzailekoa izango da gehienez, eta jendea iritsi ahala beteko da. Ateak 18.30ean zabalduko dira, Akademiak Fabiola Erregina kalean dituen instalazioetan, Anakan.