Irun | Bidasoa Bizirikek berrikuntzarako laguntzak deitu ditu

Lehia hobetzeko ekintzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatuko dira

28.12.2020 | 00:30
Irungo Ducourau jauregia, Bidasoa Bizirikeko egoitza.

irun-hondarribia – Eskualdeko enpresetan berrikuntza- eta hobekuntza-ekintzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatzeko asmoz,  2020 Berrikuntzari Laguntzeko Programa jarri dute abian Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez. Programa honetan parte har-tzen duten enpresek haiek hautatutako berrikuntzan espezializatutako zentro baten zerbitzuak erabiltzeko finantziazioa lortuko dute, zentro teknologiko edo prestakun-tza zentro batetik ingeniaritza espezializatu batera.

Soilik Irun eta Hondarribiko Via Irun proiektuaren esparruan identifikatutako espezializazio-sektoreko eta eremu horiekin lotutako irtenbide berritzaileak ezartzeko eskatzen dituzten ETE-ek parte hartu ahal izango dute programan; hau da, mugikortasun garbiko, garraio eta logistika aurreratuko, retail 4.0 edo zerbitzu aurreratuetako esparruak lantzen dituzten enpresek.

Laguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da enpresak oraindik martxan jarri ez duten proiektu berritzaile identifikatu bat izatea. Laguntza jasotzeko proiektuak urtarrilaren 12ra arte aurkez daitezke. Ondoren, laguntza jasotzen duten enpresek proiektua garatu eta frogagiriak aurkeztu ahalko dituzte 2021eko maiatzaren 15a arte. Laguntza programa hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo Sailak finantzatzen du %60an.

Hautatutako proiektuek hornitzaileak emandako zerbitzu teknologikoaren kostuaren %100 Bidasoa bizirik-ek finantzatuko du, gehienez ere 12.100 euro. Informazio gehiago eta programan izena emateko dokumentazioa lortzeko Bidasoa Bizirikeko web orrira jo daiteke.