- Gaurtik aurrera, Menchu Gal Erakusketa Aretoan Jesús María Cormánen Salvajeza erakusketa ikusi ahalko da, Helena Elbustok komisariatua. Margolan horiek formatu handiko oihalen gainean eginak dira, naturak egoera garbian duen berezko hizkuntzara, bere barne-hizkuntzara, basatiaren edertasunera hurbiltzen gaituztenak dira. Erakusketa otsailaren 21era arte bisitatu ahal izango da Menchu Gal aretoko ohiko ordutegian.