- Hondarribiko Udalak 19 pertsona kontratatzeko hiru deialdi egingo ditu datozen egunetan, Lanbiderekin batera. Juan Mari Altuna zinegotziak azaldu zuenez, lehenengo deialdia, azaroaren 28ra arte irekita dagoena, arkitekto bat, erdi mailako teknikari bat eta administrari bat kontratazeko da. Horretaz gain, orain irekita dagoen eta azaroaren 28an itxiko den beste deialdi batean arkitekto bat eta arkitekto tekniko bat kontratatuko dira, 30 urtetik beherakoak izan beharko direnak. Azken deialdian, berriz, hamalau lanpostu eskainiko dira: erdi mailako teknikari bat, arlo arduradun bat eta hamabi langile, udal brigadan lan egiteko.