- Hondarribiko Udalaren Kultura Departamentuak atera dituen aurtengo dirulagun-tzak eskatzeko epea ostiral honetan, urriak 30, amaituko da. Denetara 42.000 euro banatuko dira hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antolatzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsona edo entitateen artean, baldin eta indarrean dagoen araudiaren arabera eratu eta dagozkien erregistroetan inskribatuta badaude. Azken urtean hauek antolatzen dituzten ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdi honetan. Dirulaguntzak eskatzeko Biztanleriaren Arreta Zerbitzura (BAZ) edo hondarribia.eus udal webgunera jo daiteke. Pandemia dela eta, BAZen arreta jasotzeko edo edozein izapide egiteko hitzordua hartzea beharrezkoa da. Zerbitzua astelehenetik ostiralera irekitzen da 9.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara udalak Javier Ugarte kalean dituen bulegoetan. Larunbatetan, aldiz, BAZaren ordutegia 10.00etatik 13.00etara da.