- Hondarribiko Udalak hobekuntza lanak burutu ditu azken egunetan Soroetako kirol gunean. Zehazki, egokitze lanak belar artifizialeko zelaian eta ariketa fisikoak egiteko makinetan eta lurrean egin dira. Gonzalo Carrion zinegotziak azaldu zuenez, Soroetako kultur gunea ia hamar urte egin zen eta, beraz, “herritarrek kirola ahalik eta egoera onenetan” egiteko, egokitzapenak egin behar izan dira.