- Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak aurtengo dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Izena emateko aukera urriaren 30ean bukatuko da eta BAZen edota hondarribia.eus webgunearen bidez egin daiteke. Denetara 42.000 euro banatuko dira hondarribiarren onurarako kultura jarduerak antola-tzen dituzten irabazizko helbururik gabeko eta Hondarribian errotutako pertsonen edo entitateen artean.