- Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Irun EH Bilduk kolektibo horrek gure gizartean duen paperari buruzko erreflexio bat egin zuen atzo. Taldeak zioenez, adinekoen kolektiboa "gure gizartean ahaztuenetako bat da, eta, gainera, pandemiak gogor jo du". Zehazki, udal talde abertzaletik adinekoek gaur egun jasan behar duten arazo nagusienetako bati buruz hitz egin zuten: pandemiak eragin duen urruntze sozialak sustatutako bakardadea. "Azken hilabete hauetan, adineko asko bakarrik hil dira, beren senide eta lagunei agur esateko aukerarik izan gabe, beren etxe, egoi-tza edo ospitaleetan giltzapetuta", zioten EH Bildutik. Horregatik, instituzio publikoek dituzten baliabide guztiak kolektibo horren zerbitzura jartzea "premiazkoa dela" argudiatu zuen taldeak. "Azken finean, erakunde eskudunei eskatu behar diegu, bereziki Eusko Jaurlaritzari, babes eta laguntza sistema berrikusteko, betiere adinekoak babesteko helburuarekin", amaitu zuten udal taldetik.