- Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik-en bitartez, azken hilabeteetan hainbat online prestakuntza eta beste ekimen telematiko ugari antolatu dituzte langabezian dauden pertsonei eta eskualdeko enpresa txiki eta ekintzaileei laguntzeko. Ildo horretan, Bidasoa Biziriken Ni etxetik presta-tzen naiz ekimena gauzatu da. Proiektu horren barruan eta doako tailer birtualak antolatu dira, langabeek curriculuma eta enplegua bilatzeko trebetasunak hobetu ditzaten. Proiektuan 180 pertsona inguruk hartu zuten parte. Bestalde, ekintzaileei eta enpresa txikiei antolatu ziren ekimenek 140 parte-hartzaile inguru izan zituzten. Ildo beretik, konfinamenduan zehar, tokiko saltokien eta ostalaritza-establezimenduen jarraipena egin da, beren produktuen etxez etxeko bidalketak zeintzuk eskaintzen zituzten jakiteko. Azken sail honetan antotalutako jardueretan 150 pertsona parte hartu zuten.