- Azken urteetako uztaileko agenda errepikatuz, bihar Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20.00etan hasiko da, orkestrak hiru euskal hiriburuetara eramango duen biraren barnean. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk. Sarrerak hamabi eurotan saltzen dira tickets.kutxabank.es gunean eta Arma Plazako bulegoetan. Hemezortzi urtetik beherakoentzat sarrerak bost eurotan saltzen dira. Euskal Herriko Gazte Orkestra orain dela 23 urte sortu zen eta denbora honetan musika sinfonikoko eta ganbera-musikako 150 kontzertutik gora eskaini ditu, nazioarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitatu ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.000 gazteren partaidetza izan du.