- San Martzial Guduaren V. Mendeurrena Fundazioak (Irun 1522) Gudu-zelaietako ondorioak hobetzeko aplikatzen den Historia Sanitarioari buruzko jardunaldiak liburua ostegun honetan, uztailak 16, aurkeztuko du, 19.00etan Irungo Kasinoan. Argitalpenak pasa den urtean Fundazioak antolatutako Osasun Jardunaldien harira azaroaren 23an Ficoban egindako hitzaldi guztiak biltzen ditu.

Irun 1522 Fundazioak Irungo Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatutako lehen Osasun Jardunaldien zikloari amaiera eman nahi dio argitalpen honekin. Liburuaren aurkezpenean Juan Jose Martinez (Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko doktorea), Pilar Lekuona (Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakaria), Jose Manuel Etxaniz (Historian eta Medikuntzan doktorea), Jose Maria Urkia (Medikuntzako doktorea) eta Ramon Amantegui (Mediku Estomatologoa eta Dentisten Elkargoko lehendakariordea) hizlariak egongo dira.

Egungo egoera dela eta, Kasinoaren edukiera uneoro kontrolatuko du Fundazioak.