- Glifosatoa duten produktuak gehiago ez erabiltzea erabaki zuen Hondarribiko Udalbatzak pasa den ostegunean ospatutako ekaineko Osoko Bilkuran. Alderdi guztiek bat egin zuten Abotsanitz Udal Taldeak aurkeztutako mozioarekin eta, ondorioz, orain arte udal lorezainek eta azpikontratatutako enpresak toki publikoetan erabili ohi zuten glifosatoa duten produktuen erabilera eten behar izango dute. Glifosatoa munduan gehien erabiltzen den herbizida da, oso eraginkorra eta merkea delako. Baina, era berean, inguramenari kalte izugarria eragiten dio eta Osasunaren Munduko Erakundearen arabera minbizia eragin dezake. Abotsanitzek Udalbatzaren erabakia txalotu egin du. "Pandemiak erakutsi digu modu osasuntsuago eta ingurumenarekiko errespetuzkoagoan bizi behar dugula, eta glifosatoari ezetz esatea sekulako urratsa da", zioten udal taldetik.