- Bihar COVID-19aren ondorioz martxoaren 16tik itxita dauden Biztanlearen Arreta Zerbitzua (BAZ), Zuloaga Etxea Udal Liburutegia eta Udal Euskaltegia baldintzekin ireki egingo dira. Hala, BAZ ohiko ordutegiarekin zabalduko da, astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 18.00etara, eta larunbatetan 10.00etatik 13.00etara. Aurretiaz hitzordua eskatu beharko da, 943111213 zenbakian edo udala@hondarribia.eus. Zuloaga Etxea Udal Liburutegiak ere pixkanaka bere ateak zabalduko ditu. Bere ohiko ordutegian irekiko da bereziki liburuen maileguetarako, beti ere segurtasun eta osasun neurriekin.