- Deskonfinamenduaren lehenengo fasean hondarribiar askok bere paseoak egiteko ibilbide berriak bilatu zituzten araututako urruntze fisikoa errespetatzeko. Ibilbide horietako bat Jaitzubietako paduretatik iragaten duena da. Horrez jabetuta, azken egunotan Hondarribiako Udalak ibilbide hori egiteko gomendio ba-tzuk kaleratu ditu. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak azaldu zuenez, ibilbidea, Hondarribitik ateratzeko zentzuan joanda, Amutetik hasi behar luke, ondoren Bekoerrotatik segitzeko, jarraian, Jaitzubiatik, eta azkenik iaz ireki zen bidegorri berritik Amutera itzultzeko. “Irundik datozenak bidegorritik joango lirateke eta Amutetik itzuliko lirateke”, jarraitu zuen Silanesek. Udaletik gehitu zutenez, ibilbidean zehar kartelak ipintzen ari dira egun hauetan ibilbidea nola egin beharko li-tzateke azaltzeko eta gomendioak hiritarrei helarazteko.