- "Hondarribiko Udalak baditu baliabide nahikoak osasun krisiari erantzuteko. Urtetik urtera gastatzen duena baino gehiago biltzen du, eta dagoeneko 54 milioi euroko soberakina pilatu du". Hala adierazi du aste honetan Abotsanitzeko udal taldeak, Udalak "dirua soberan" eduki arren, bere "lanpostuen zerrendako 18 lanpostu bete gabe" dituela salatuz. Ildo horretan, "azken hiru urteetan onartu diren lan publikorako eskaintza bat bera ere" ez dela gauzatu zioten Abotsanitzetik, naiz eta denbora horretan Udalbatzak "orotara, 25 lanpostu sortzea" erabaki. Lanpostu horiek betetzea osasun krisiak eragindako kalteak zuzentzeko modu onena dela uste dute Abotsanitzen. "Hori guztiagatik, ofizialki publikatuta dauden lan eskaintza publiko guztiak berehala gauzatzeko eta hutsik dauden udal langile zerrendako lanpostuak osatzeko prozesuak irekitzeko exijitzen diogu Udal Gobernuari", amaitu zuten udal taldetik.