- Datorren astelehenean, maiatzak 11, Estatuko Gobernuak joan den astean onartu zuen normaltasun berri baterako trantsiziorako plana delakoaren lehenengo fasea jarriko da abian. Fase horretan emango den pausuetako bat, ostalaritzako terrazak %50ean ireki ahal izango dutela da. "Hori dela eta, Hondarribiko Udalak herriko terrazen eta inguruen antolamendua egin nahi du", azaldu zuen atzo Gonzalo Carrionek, Obra eta Zerbi-tzuetako zinegotziak. Carrionek zioenez, "gaur egun establezimenduak itxita daudenez, Udalarentzat ezinbestekoa da astelehena baino lehen bere ateak zeintzuk irekiko dituzten jakitea". Horregatik, antolamendu lanak bizkortzeko Udalak berriro irekiko duten ostalariei maiatzaren 7ko eguerdiko 12.30ra aurretik hirigin-tza@hondarribia.eus postara idaztea, edota 943 111261 zenbakira deitzea.