- Hondarribiko Mintzalaguneko kideak etengabe ari dira konfinamendu egoeran ere euskaraz. Maria Serrano, Hondarribiko Euskara zinegotziak atzo esan zuenez, "etxetik ateratzeko zailtasunak ez dira oztopo euskaraz jarduten segi-tzeko. Aritz Enparan ari da koordinatzaile lanak egiten, eta bideo konferentzia bidez egiten dira orain euskarazko solasaldiak. Desberdina da, baina baditu ere bere alde onak sistema berri honek". Informazio gehiago nahi izanez gero, Udal Euskara Zerbitzura edo mintzalaguna@hondarribia.eus posta elektronikora zuzendu daitezke interesa duten pertsonek.