Síguenos en redes sociales:

Zumarragako Udalak ostegunean jarriko ditu salgai ZUekin Azoka bonuak

10 euroko bonuarekin 20 euroko erosketa egin ahal izango da

Zumarragako Udalak ostegunean jarriko ditu salgai ZUekin Azoka bonuakAsier Zaldua

Zumarragako Udalak ostegunean, ostiralean eta larunbatean (hilaren 12an, 13an eta 14an) salduko ditu ZUekin Azoka bonuak: Piedad kaleko kioskoan, 9.30etik 14.30era. Pertsona bakoitzak (adin nagusikoa izan behar du) bonu bakar bat eskuratu ahal izango du. Horretarako, NANa aurkeztu beharko da. 

Bonuek 10 euro balio dute eta horiekin 20 euroko erosketak egin ditzakete. Bonu bakoitza lau zatitan banatuta dago, postu ezberdinetan erabili ahal izateko. Bonuak otsailaren 14tik martxoaren 28ra erabili ahal izango dira, programari atxikitako azokako postuetan.

Bonuak joan zen ostiralean aurkeztu ziren, azokan bertan. Zazpigarren edizio honetan ere, helburua herritarrek azokan erostea da. ZUekin Azoka 2020an jarri zen martxan, pandemiaren ondorioz. Ordutik, urtero oso harrera ona izan du. Urte hauetan guztietan, Zumarragako Udalak 56.000 euro bideratu ditu kanpaina horretara. 5.600 bonu jarri ditu salgai eta 120.000 eurotik gorako inpaktu ekonomikoa sortu du azokako postuetan.

Mikel Serrano alkatea arduratu zen kanpaina aurkezteaz. “Ekintza hau Zuamrragako azoka eta, oro har, lehen sektoria dinamizatzeko eta balioesteko estrategia zabalago baten parte da. Helburua ez da azokan salmentak sustatzea bakarrik. Beste helburu bat azoka posible egiten duen guztiaren jarraipena bermatzea da, bertako ekoizleak baitira euren produktuak zuzenean saltzen dituztenak. Eredu jasangarri honek, zero kilometroko eta kalitate goreneko produktuetan oinarritua, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko lotura indartzen du, Zumarragarentzat funtsezkoa den tradizioaren iraupena ziurtatuz”, esan zuen.

Azoka elkargunea ere bada. “Betidanik, belaunaldiek, kulturek eta esperientziek bat egiten duten lekua izan da, Zumarragaren nortasunaren isla bilakatuz. Hemen bizilagunek komunitatea indartzen dute, herria eginez eta tokiko merkataritzarekin eta lehen sektorearekin lotura berezia sortuz”, amaitu zuen.