Bi irteera antolatu ditu Elgoibarko Izarra elkarteak otsailerako, Santa Ageda egunaren bueltan
Otsailaren 1ean familian abestuko dute Azkue auzoan eta otsailaren 4an baserriz baserri ibiliko dira elkarteko kideak eguerditik iluntzera arte, eta
Elgoibarko Izarrak Santa Agedaren bueltan santa eskean irteteko bi ekitaldi antolatu ditu aurten Elgoibarren.
Atxutxiamaika aisialdi taldeak familian egingo du santa eskea otsailaren 1ean, eta Elgoibarko Izarrako kideek baserriz baserri irtengo dira otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan.
Baserrietara
Baserriz baserri egingo den ekimena 1994an berreskuratutako ohiturari jarraituz antolatu dute.
Parte-hartzaileak 14.30ean elkartuko dira Kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta baserri-auzoetan ibiliko dira 21.30 aldera arte.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute urtarrilaren 30a baino lehen, telefonoz (943 741 626), e-mailez (elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus) edo Aita Agirre kulturguneko lokalean.
Santa eskea familian
Bestalde, Atxutxiamaikak familian egiteko ekimena prestatu du otsailaren 1erako. 10.00etan elkartuko dira Azkueko ermitan, eta Azkue auzoko baserrietan kantuan ibili ondoren, Lizagasarren egingo dute mokadua.
Eneko Beretxinaga eta Amaia Iturriotz arituko dira bertsotan, trikitilari eta pandero jotzaileekin batera.
Izen-emateak
Ekimena irekia da, eta interesatuek urtarrilaren 29a baino lehen eman beharko dute izena.
Horretarako, 943 741 746 telefonora deitu daiteke edo bestela atxutxiamaika.eus webgunea erabili izena emateko.