Euskararen Eguna hamabostaldian bihurtu da
Errenteriako Udalak, hainbat eragilerekin batera, azaroaren 17tik abenduaren 8ra adin guztietarako ekimenak antolatu ditu
Errenteriako Udalak herriko hainbat eragilerekin batera Euskararen Egunaren Hamabostaldia antolatu du. Aurten, azaroaren 17tik abenduaren 8ra bitarte ospatuko dira Euskararen Egunaren inguruko ekitaldiak eta adin guztietarako ekimenak egongo dira: tailerrak, ikuskizunak, hitzaldiak...
Berrikuntza gisa, abenduaren 2anGiza liburutegia: An(h)iztunak ekimena burutuko da Lekuona Fabrikan. Kultur Aniztasuna eta Udal Hizkuntza Politika sailek amankomunean antolatutako ekimena da eta bertan, ezagutza eta esperientzia partekatuen bidez, Giza liburutegiko protagonistek bizi istorio eta interes propioak partekatzen dituzte parte hartzaileekin. Bat egiten du ekimen honek Euskararen Egunaren Hamabostaldiarekin, baina baita Giza Eskubideen XI. Jardunaldiekin ere. Udalak herritarrak izen ematera animatu nahi ditu.
Merkataritza
Halaber, Errenteriako Udalak kanpaina abiatuko du herriko establezimenduekinMerkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara lelopean. Azaroaren 17tik abenduaren 3ra bitarte, Euskararen Egunaren baitako kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduetan egindako erosketengatik zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Saria 2026 urtean zehar Udalak antolatutako euskarazko emanaldi guztietarako doako bi sarrera izango dira.
Azaroaren 29an, 24. Korrikaren aurkezpena egingo da eta horretarako babarrun jatea antolatu du AEK-k; izan ere, justu egun horretan 45 urte beteko dira 1. Korrika hasi zela Oñatin. Bazkalostean Bingo ikuskizuna egongo da Yogurinha Borovaren eskutik eta txartelak salgai daude ohiko lekuetan.
Kirolak ere lekua izango du Hamabostaldian, herriko elkarte eta eragile ezberdinak gonbidatuak izan baitira Sokatira txapelketa herrikoian parte hartzera.
Tailerrak eta ikuskizunak
Tailer desberdinak antolatu dira: Zerealak ezagutzeko aukera egongo da; Oarsopedia: Euskara gure herrian tailerra ere izango da Torrekuan eta bertan ere, gazteei zuzenduriko Bideojokoak euskaraz tailerra burutuko da. Badalab Laborategian Hitzen sorrera tailerrean parte hartzeko aukera ere egongo da Olatz Salvador eta Alaia Martinekin batera.
Ikuskizun desberdinak ere egongo dira: Arizona antzerki emanaldia, Muxikoak, Hegan egiteko gogoa tailer artistikoa, Harritzeko ipuinak txotxongilo emanaldia, herri kantaldia Lorea Intxaurrandieta abeslariarekin eta Udal Txistulari Bandarekin eta Doinuz kalerik kale kantuz plazarik plaza emanaldi ibiltaria.
Bestalde, Hamabostaldian zehar Xenpelar Bertso Eskolak Xenpelar sariaren kanporaketak eta finala ospatuko ditu. Hamabostaldian zehar ere Blaitu Mihiluze Kahoot lehiaketan parte hartzeko aukera egongo da eta herriko ikastetxeek ereEgin Ttap! Euskarazko lehiaketa digitalean parte hartzeko aukera izango dute.
Gainera, Garikoitz Goikoetxea idazlearekin batera Esnatu ala hil liburuaren inguruan hitz egiteko aukera egongo da eta bi euskaltegietako ikasleek Mikel Pagadi idazlearekin batera Bisita liburuaren inguruko solasaldia izango dute.
Hamabostaldiaren baitan antolatu diren ekimen guztiak doakoak izango dira, baina ekimen batzuetan gonbidapena edota izen-ematea egin beharko da sarrerak.errenteria.eus webgunean.
Temas
Más en Bertan
-
El reencuentro de los hermanos Oteiza en las calles de Azkoitia
-
Irun encarga el plan director del multiusos de Ficoba, pendiente de la financiación
-
Eneko Azkue, el zarauztarra que ha recorrido 25.000 km hasta Japón a pie y en autostop
-
El PNV critica al Ayuntamiento de Azpeitia por ceder un local para la charla del Gaztetxe “¿Por qué ACAB (todos los policía son bastardos?”