Síguenos en redes sociales:

Errenteriak Kalabezaren Bidea burutuko du Gau Beltzan

Agirre Lehendakariaren plazan beldurrak erreko dira eta suzko zezena egongo da

Errenteriak Kalabezaren Bidea burutuko du Gau BeltzanHerri Bizia

Urtero legez, Gau Beltza antolatu du Orereta IkastolakErrenterian urriaren 31 ilunabarrerako, herriko hainbat eragilerekin batera eta azkeneko urteetan bezala, Kalabazaren Bidea da proposamena. Segizioak 19.30ean Santa Klara kaletik abiatu eta herriko hainbat karriketatik pasa ostean, ordubete ingururen buruan, Agirre Lehendakariaren plazan amaituko du sorpresaz betetako bidea.

Uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea gurdiarekin, Kuiandererekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzan zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean, mozorrotuta, egingo da.

Emankizunak ikusteko aukera izango da ibilbidean zeharreko hainbat txokotan zein amaieran, Agirre Lehendakariaren plazan. Ikuskizunak bukatuta, suzko zezenaren jirabirekin, Beldurren Eltzean izuak errez eta gaztainak janez bukatuko da festa.

Parte hartzeko modu desberdinak

Orereta ikastolak aditzera eman duenez, Gau Beltzan parte hartzeko modu desberdinak daude. Lehenengoa Kalabazaren Bidea egitea izango da, ahal bada etxeko trapu eta arropa zaharrekin mozorrotuta. Gainera, beldurrak paper batean idatzi etafestaren amaieran Agirre Lehendakariaren plazan egongo den Izuen Eltzean erretzea parte hartzeko beste modu da.

Bestalde, etxea eta ingurua apainduz ere lagun dauteke. "Kalabazekin, kriseiluekin, oihal zuriekin… apain ditzakegu etxea eta inguruak", proposatu dute.

Azkenik, ingurukoak festan parte hartzera gonbidatzea eskatu dute. "Gau Beltzak herriarentzako festa izan nahi du eta hala desio duen herritar oro dago bertan parte hartzera gonbidatuta".

Gainera, VII. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketan parte hartu daiteke (oinarriak).

Gau Beltzan parte hartuko duten eragileak hauek dira: Lau Haizetara euskaltzaleon topagunea, Amulleta danbor kofradia, Herri Arte Eskola, Urdaburu Mendizale Elkartea, Xenpelar AEK euskaltegia eta Gaztañoko auzo elkartea dira aipatu eragileak.

Aurten, gainera, lehenengoz, Koldo Mitxelena herri ikastetxeko eta Koldokide guraso elkarteko kideak ere batu dira eragile parte-hartzaileen taldera.