Larunbat honetan, urriak 25, Oskarbi taldeak kontzertua emango du Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, 19.00etan.
Taldeak bi zatiko emanaldia prestatu du. Lehenean, ‘Euskara: Donemiliatik gurera’ izenburupean, euskara idatziaren ibilbide historikoa kantatuko dute. Bigarren zatian, datorren urtean argitaratuko duten hamahirugarren diskoaren abestien estreinaldiak entzun ahal izango dira, tartean Gipuzkoa eta gipuzkoarrei egindako kantua.
Sarrerak 5 eurotan daude eskuragarri webgune honetan, Arma Plazako egoitzan eta Auditoriumaren leihatilan kontzertua hasi baino bi ordu lehenago.