Euskal Jaiak euskal kultura eta tradizioa uztartu ditu Deban
Baserritar jantziek eta giro onak Debako kaleak hartuko dituzte goizetik gauera arte gaur, Euskal Jaiaren egunean
Kulturak eta tradizioak bat egin dute gaur, larunbata, Debako Euskal Jaian. Goizetik gauera arte, bi osagai horiek dira herritarren egunaren oinarri.
Kantuak eta taloak
Kalean Kantuz taldeak ostiral arratsaldean hasi zituen ospakizunak. Herriko kaleetan ibili zen, euskal kantu tradizionalak abestuz eta txikiteoa girotuz.
Larunbat goizean, taloaren usaina zabaldu da. Seguratik etorritako txosnako kideek gogotsu prestatu dituzte lehen aleak.
Goiza aurrera joan ahala, taloak arrakasta izan du beste behin ere, eta ilara luzeak sortu dira eguerdian zehar.
Jai giroa
Txistuaren soinua izan da goizeko beste protagonistetako bat. Zubietako joaldunek eramandako zintzarri handien hotsak ere nagusitu dira herriko kaleetan.
Giro horrek bidea ireki dute Gure Kai taldearen eta Musika Eskolako ikasleen kalejirarako.
Talde koloretsuak geldialdiak egin ditu plazetan eta pieza ezberdinak dantzatu dituzte, herritarren aurrean.
Baserritar jantziak
Goiza motel hasi bada ere, festa poliki-poliki pizten joan da. Herritarrak kalera atera dira eguerdia aurrera joan ahala. Askok baserritarrez jantzita egin dute bat festarekin, Udalaren gonbidapenari erantzunez.
Horrela, beren lotura erakutsi dute euskal kulturarekin eta herriko ohiturekin.
Trikitilariek ere parte hatu dute jaian. Kalejira batekin girotu dute eguerdia, Aldats frontoian burutu behar zen herri-bazkariaren aurretik. Beste behin ere, bazkaria arrakastatsua izan da. eta 600 lagun bildu dira mahaien inguruan.
Buruhaundi, txaranga eta erromeria
Euskal Jaiaren azken zatian, buruhandiak izan dira protagonista 17.00etatik aurrera
Debrass txarangak ere bat egingo du festarekin arratsaldean eta 23.00etan, Obaneuke taldearen erromeria hasiko da, euskal musikarekin, jaiari amaiera emateko
Temas
Más en Bertan
-
Buenas noticias para Legorreta e Itsasondo: la línea de autobús GO04 amplía su recorrido
-
'Lifting' para el histórico arco del Portalón de Arrasate
-
El primer camión híbrido de hidrógeno llega al Dakar de la mano de Fagor Ederbatt
-
Errenteria abre el plazo para presentar los trabajos para los Premios Mariasun Landa