Síguenos en redes sociales:

Errenteriako San Tomas eguna antolatzeko bilera deitu dute

Ostiralean izango da eta egun horretan irekiko da txistorra postuen eskaera egiteko epea ere

Errenteriako San Tomas eguna antolatzeko bilera deitu duteAitziber Muga

Urte amaiera gerturatzen ari dela eta, ErrenteriakoNeguko solstizioa-San Tomas Batzordeko kideak hasi dira jada lanean. Batzordea norbanako zein elkarteek osatzen dute, eta aurten irailaren 26an, ostirala,19.00etan Merkatuzarren izango den bileran parte hartzera animatu nahi dituzte herritarrak.

Bide batez, jakinarazi nahi dute Neguko solstizioa-San Tomas egunean txistorra postuak jartzeko eskaera epea irailaren 26an zabaldu eta urriaren 9an amaituko dela.

Txistorra postuak

EskaerakZU! Zure Udala arreta zerbitzuan (udaletxean zein Aldakonean) aurkeztu beharko dira eta, horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura daitezke. Era berean, tramitazio osoa Udalaren webgunean ere egin daiteke.

Bukatzeko, gogoratu dute txistorra postua jartzen duten elkarteek antolaketan parte hartu eta aurretik adierazitako bilerara bertaratu beharko dutela.