Irailaren 20an, larunbatean, Urnietako Muniskuegañako multzo megalitikora irteera antolatu du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak. Gidaria Luis Mari Zaldua Etxabe urnietarra izango da, leku eta gai horiek inork ez bezala ezagutzen dituen aditua. Euskaraz izango da, 14 urtetik gorakoentzat eta sei euroko prezioa du.
Parte hartu nahi dutenek ezinbestekoa dute aurretik izena ematea. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: 943 494 248 edo 688 895 068 telefonoak edo arditurri@gipuzkoanatura.eus erabil daitezke. Informazio gehiago ere www.gipuzkoanatura.eus webgunean ikus daiteke.
Parte-hartzaileak Besabin 10.00etan elkartuko dira eta bisita 13.30ean amaituko da puntu berean.
Toki ederra
Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, kokapenarengatik eta handik dagoen ikusmirarengatik; izan ere, besteak beste, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da, handik gertu.
Bigarrenik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: Zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech... Leku gutxitan dago horrelako arkeologia ondarea hain eremu txikian.