Ormaiztegiko liburutegiak liburuak itzultzeko sistema berria jarri du martxan. Dagoeneko erabilgarri dago liburutegiak mailegatutako liburuak itzultzeko postontzia. Gizarte-etxearen kanpoaldean kokatuta dago, sarrera nagusiaren eskuinaldean, eta 24 orduz erabil daiteke.

Zerbitzua etengabe irekita dagoen arren, Ormaiztegiko liburutegiak gomendatzen du liburuak liburutegia irekita dagoenean itzultzea, kudeaketa arinagoa izan dadin.