Txakurren jabeei zuzenduriko argibide-taulak jarri ditu Olaberriko Udalak
Landa eremuko larre eremuak eta haur parkeak babesteko kontzientzia zabaldu nahi du Udalak
Landa eremuko larre eremuak eta haur parkeak babesteko kontzientzia zabaltzeko asmoarekin, OlaberrikoUdalak txakurren jabeei zuzenduriko argibide-taulak jarri ditu landa bideetan, landa eremuetako sarreretan eta haur parkeetan.
Argibide-taula hauen bidez ere, txakurrak bideetan loturik eramateko gomendioa zabaldu nahi du Udalak.
“Txakurrak larreetara sartzeak hainbat kalte sor ditzake: abereentzako bazka hondatu dezakete, bertan dauden animaliak aztoratu, eta, txakurren gorotzen bitartez, abereei gaixotasunak transmititu. Era berean, txakurren gorotzek haur parkeetako jolastokiak kaltetu ditzakete”, azaldu du Olaberriko Udalak.
Argibide-taulen bitartez zabaldu nahi diren mezuak hainabt hizkuntzetan irakurri daitezke, QR kodearen bitartez.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes