Urnietako Sanmiel jaiak aurten irailaren 25 eta 29 bitartean izango dira, eta irailaren 26an, Haurren Eguna ospatuko da.
Urtero bezala, herriko bi gaztetxok (neskato eta mutiko bana) Alkate Txikien kargua beteko dute egun horretan.
Aukeraketa zozketa bidez egingo da Alkate Txiki izatea eskatzen duten 2016 urtean jaiotako haurren artean.
Izena emateko Urnietako Udaleko webgunean dagoen formularioa bete beharko dute. Izena emateko azken eguna ekainaren 26 arte luzatu da.