Síguenos en redes sociales:

Errenteriako madalenetako bazkarirako txartelak, salgai

Hiru menu daude aukeran: helduena, beganoa eta haurrena

Errenteriako madalenetako bazkarirako txartelak, salgaiHerri Bizia

Madalenei ongietorria emateko, ErrenteriakoJai Batzordeko kideek, urtero lez, elkarlanaren lehen topagunea den herri bazkaria antolatu dute, uztailaren 21ean, 14.00etan Herriko plazan. Txartelak ekainaren 25etik uztailaren 11ra arte daude salgai ohiko tokietan.

Hiru menu daude aukeran. Txartelak 17 euroko kostua du helduentzat, eta 11 eurokoa, berriz, haurrentzat. Badago menu beganoa eskatzeko aukera ere; horretarako helduen txartela erosi beharko dute interesdunek eta, ondoren, mezua bidali beharko dute kultura@errenteria.eus helbidera menu beganoa nahi dutela adieraziz uztailaren 11ra arte.

Menuak

Helduen menua honakoa izango da: entsalada mistoa, langostinoak, oilaskoa parrillan eta sorbetea.

Menu beganoak gutizi hauek izango ditu: entsalada mistoa, barazki menestra, lasaña beganoa eta sorbete beganoa.

Azkenik, haurrek, kroketak, patea, oilaskoa parrillan eta helatua izango dute

Txartelak salgai daude Reyna Tabernan (Zumardia) eta Desira Kafean (Xabier Olaskoaga plaza).

Auzolanean antolatutako bazkaria izanik, Batzordeak herritar guztiei luzatu nahi die bertaratzeko eta bazkariaz gozatzeko gonbitea.