2025eko aurrekontu parte-hartzaileetan herritarrek gehien bozkatu zuten proposamena gauzatu du Lazkaoko Udalak. Hariztiko parkeko jolasgunea berritu eta lau zabu berri jarri ditu, haur eta gaztetxoentzako espazioa seguruagoa eta irisgarriagoa bilakatuz. 

Kautxozko zorua eta 100% birziklatutako materialez egindako zabuak izan dira berrikuntza nagusiak. “Zabuen egitura material birziklatuekin eginda dago, eta eserlekuak zein kateak altzairu herdoilgaitzezkoak dira, segurtasun-ziurtagiriarekin. Kautxuzko zorua gainera, erorketen arriskua murrizteko diseinatuta dago”, azaldu du Udalak.

10.896 euroko (+ BEZa) inbertsioa egin du Lazkaoko Udalak herritarren nahia burutzeko.