Erika Elizari Salvador sortzaileak Hernanin bada... lana ondu du Hernaniko Udalaren Sorkuntza Bekari esker. Mikrokontakizun ilustratuak dira eta herriko zortzi txokotan jarri ditu. Proiektuaren aurkezpena, ostegunean, ekainaren 12an, izango da Biteri kultur etxeko Sukaldean, 18.00etan. Elizari Hernanin 1988an jaio zen, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, ipuin klasikoen moldaketan, umeentzako ipuingintzan aritu eta helduentzako eleberria idatzi ditu.
Sorkuntza beka
Hernaniko Udalak Arte Sorkuntzako Beka deialdia egin ohi du Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko asmoz. 15.000 euro bideratzen ditu. Helburua, betiere, adierazpenen berrikuntzara, sortzaileen babesera, parte-hartzera eta tokiko ingurunearekiko harremanera bideratzeko dirulaguntzak ematea da. Jarduera-proiektu horiek kultura edo sormen sektoreren batean sartuta egon beharko dute: zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, arte plastikoak...