Datorren ostegunean, ekainaren 12an, Hondarribiko Zumardikoak Elkarteak ‘Gernika Batailoila. Askatasunaren ametsa’ liburuaren aurkezpena eta hitzaldia antolatu du. Hitzordua Obispo hotelean izango da, 18.30ean, eta Franck Dolosor kazetari eta idazlea izango da bertan.

Dolosorrek aurkeztuko duen liburuak Frantziako erresistentzian parte hartu zuten euskal gudarien borroka kontatzen du, historiaren eta testigantzen bidez. Ekitaldia publikoari irekita egongo da.