Síguenos en redes sociales:

Franck Dolosor kazetariak 'Gernika Batailoila. Askatasunaren ametsa’ liburua aurkeztuko du Hondarribian

Zumardikoak Elkarteak antolatutako hitzordua datorren ostegunean izango da, ekainak 12, 18.30ean Obispo hotelean

Franck Dolosor kazetariak 'Gernika Batailoila. Askatasunaren ametsa’ liburua aurkeztuko du HondarribianN.G.

Datorren ostegunean, ekainaren 12an, HondarribikoZumardikoak Elkarteak‘Gernika Batailoila. Askatasunaren ametsa’ liburuaren aurkezpena eta hitzaldia antolatu du. Hitzordua Obispo hotelean izango da, 18.30ean, eta Franck Dolosor kazetari eta idazlea izango da bertan.

Dolosorrek aurkeztuko duen liburuak Frantziako erresistentzian parte hartu zuten euskal gudarien borroka kontatzen du, historiaren eta testigantzen bidez. Ekitaldia publikoari irekita egongo da.