Lazkaoko Udalak yoga ikastaroak antolatu ditu. Alde batetik, Sakontze ikastaroa eskainiko da, yogan esperientzia dutenentzat; eta bestetik, Yoga ezagutzen, disziplina honetan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat.

Saioak ekainaren 23an, 25ean eta 30ean, eta uztailaren 2an egingo dira, Udaletxean, bi ordutegitan: 17.00etatik 18.30era eta 18.30etik 20.00era.

Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da, Udaletxean. Izena emateko epea ekainaren 16an amaituko da.