Asier Urbietak 'Faisaien irla' aurkeztuko du Errenterian
Ostiralean, proiekzioaren ondoren, zuzendariak solasaldia eskainiko du bere herrian
Euskaraldiarekin bat eginez, ostiral honetan 19.30eanErrenteriakoNiessen zinemetan, Faisaien irla filmaren proiekzio berezia antolatu dute. Saioaren ondoren filmaren zuzendariarekin, Asier Urbieta errenteriarrarekin, solasaldian parte hartzeko aukera egongo da.
Filmaren sinopsia
Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?
Beste formatu batzuetan hainbat lan egin ondoren, Urbietak komunikabideetan Bidasoa ibaian pertsona bat ito zela irakurri zuenean, gai honen inguruan dokumentatu, eta pelikula bat egiteko beharra sentitu zuen.
Bere lana Malagako jaialdian eta Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu da.
Temas
Más en Bertan
-
Mujeres creativas al frente: arte, artesanía y producción con sello femenino
-
Aretxabaleta y Eskoriatza impulsan un plan de bienestar emocional y prevención de adicciones para la infancia y la juventud
-
Beasain se moviliza por la igualdad en marzo
-
Una conferencia en Soraluze, como adelanto a la marcha montañera de protesta contra el parque eólico de Basalgo