Ostiralean Oiartzungo Landetxen Cristina Fallarás kazetari entzutetsuak Nerea Barjola politologo feministak Isiltasunarekin apurtzen solasaldia eskainiko dute 19.00etatik aurrera. Mugimendu Feministako Saioa Iraolak moderatzaile lanak egingo ditu.
Hitzaldian indarkeria matxisten inguruan azken hamarkadetan izan den bilakaeraz eta une giltzarrietaz mintzatuko dira. Sarrera doakoa da baina gonbidapenak hartu behar dira, sarrerak.oiartzun.eus webgunean. Oso sarrera gutxi gelditzen dira eskuragarri.
Hortaz, hiru ikuspegiak plazaratuko dira solasaldian: testigantzak bildu dituen kazetari entzutetsua, sexu indarkeriaren funtzio soziala azaldu duen ikerlari feminista, zeinek komunikabidek indarkeriaren erreprodukzioan jokatzen duten rola aztertu duen, eta azkenik mugimendu feministako kide bat.
#Cuéntalo traola
Fallarás ezaguna da 2018ko apirilaren 26an, #Cuéntalo traola kaleratu zuelako. Hiru milioi txio inguru egin zituen, horietatik 50.000 baino gehiago bortxaketa, abusu edo jazarpenaren testigantzak.
2023ko abuztuan Rubiales kasuaren polemikaren ondoren, jazarpenaren, bortxaketen eta abusuen biktima izan ziren emakumeen testigantzak partekatzen hasi zen bere sare sozialetan, #SeAcabó traolarekin.
2024ko otsailean, instagram sare sozialak kontua itxi zion eta dena lehertu zen. Une horretan, Fallarásek testigantza horiek guztiak liburu formatuan argitaratzea erabaki zuen, emakumeen aurkako tratu txarren aurkako tresna gisa, hainbeste denboran pilatutako material guztia galduko ote zuen beldur baitzen. Pantaila-kapturaren bidez partekatzen zuen, biktimaren izena ezabatuz.
Fallarásen liburuari Nerea Barjola soziologoak #SeAcabó fenomenoa eta haren osteko testigantzak sakontzen dituen azterketa egin dio.
Saioa Iraolak Euskal Herriko Mugimendu Feministak indarkeriaren kontra eginiko ibilbidea azalduko du, saioa dinamizatzeaz gain.