Hernanik Argizagi. Zubiak laguntasunerantz haurrentzako animaziozko filma ikusteko aukera eskainiko du asteazkenean, hilaren 14an, Biteri kultur etxean, dohainik.
Marramiau Sorkuntza Taldeak Durangoko Azokako 2023ko Sormen Bekarekin garatu du marrazki bizidunen sorta hau. Uxue Bereziartua Lonbide, Miren Bereziartua Lonbide eta Ihintza Iriarte Apezetxea hernaniarrak daude estudioaren atzean. Ekoizpen osoa eta filma, hasieratik bukaerara, euskaraz dira.