Larunbatean, maiatzaren 10ean, herri kirol jardunaldia izango da Errenteriako Zumardian. Ekitaldi honen bidez, giro ona, parte-hartzea eta euskal kirolaren balioak sustatu nahi dituzte.
Errenteriako eta Lezoko kirolarik parte hartuko dute. Bi herrietako zortzi parte-hartzailek, lau neska eta lau mutil, osatutako talde mistoek hartuko dute parte jardueran.
Herri kirolak eta sokatira
Erakustaldiak bi atal izango ditu: Herri kirol probak (harria jasotzea, enborra moztea, ingudea, lokotxak, giza proba eta abar) eta sokatira txapelketa.
Jardunaldia musikarekin amaituko da 20.00etatik aurrera.