Sanmartzialak hasteko atzerako kontaketa jadanik hasi da, eta harekin batera, kantineren hautaketak ere bai. Irungo Alarde publikoak bere lehen bi kantinerak hautatu zituen joan den asteburuan, zozketa bidez. Horrela, Leire Goenaga Martinez izango da Zalditeriako kantinera, eta Artilleriakoa, berriz, Asier Gomez Bon.
Hurrengo egunetan aukeratuko dira gainontzeko hamaika konpainietako kantinerak. Zehazki:
- Danborrada: Maiatzak 10
- Banda: Maiatzak 9
- Landetxa: Maiatzak 9
- Lapitze: Maiatzak 9
- Meaka: Maiatzak 9
- Bidasoa: Maiatzak 9
- San Miguel: Maiatzak 9
- Olaberria: Maiatzak 9
- Ama Xantalen: Maiatzak 9
- Anaka: Maiatzak 10
- Santiago: Maiatzak 9