Urtero lez, ostegunean, maiatzaren 1ean, Errenterian Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute, Ereintza elkarteak antolatuta. Egun osoko jaialdia izango da eta aurten, Ereintzako eta Errenteriako Herri Arte Eskolako dantzariez gain, beste sei taldek parte hartuko dute.
Hauek izango dira talde gonbidatuak: Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola (Hondarribia), Udaberri (Tolosa), Zumaiako Musika Eskola (Zumaia) eta Zubietako Joaldunak (Zubieta).
Egitaraua
Goizeko 11.30ean emango diote hasiera Koldo Mitxelena plazan eta ondoren herriko kaleetan zehar ibiliko dira 13.30 arte. Ordu horretan Zumardian elkartuko dira talde guztiak eta bertan emanaldia eskainiko dute.
Arratsaldean, trikitilariek emango diote hasiera dantzaldiari 16.15ean Zumardian eta 16.30etik aurrera Modestorekin jarraituko dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, euria egingo balu herriko aterpeetan dantzatuko luketeela eta arratsaldeko dantzaldia Gaztañoko jolastoki estalira pasako luketela.