Errenteriak ostegunean Dantzari Eguna ospatuko du
Egun osoko egitaraua prestatu dute, dantzaldia 16.15ean hasiko delarik.
Urtero lez, ostegunean, maiatzaren 1ean, ErrenterianDantzari Txiki Eguna ospatuko dute, Ereintza elkarteak antolatuta. Egun osoko jaialdia izango da eta aurten, Ereintzako eta Errenteriako Herri Arte Eskolako dantzariez gain, beste sei taldek parte hartuko dute.
Hauek izango dira talde gonbidatuak: Murixka (Lezo), Aurtzaka (Beasain), Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola (Hondarribia), Udaberri (Tolosa), Zumaiako Musika Eskola (Zumaia) eta Zubietako Joaldunak (Zubieta).
Egitaraua
Goizeko 11.30ean emango diote hasiera Koldo Mitxelena plazan eta ondoren herriko kaleetan zehar ibiliko dira 13.30 arte. Ordu horretan Zumardian elkartuko dira talde guztiak eta bertan emanaldia eskainiko dute.
Arratsaldean, trikitilariek emango diote hasiera dantzaldiari 16.15ean Zumardian eta 16.30etik aurrera Modestorekin jarraituko dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, euria egingo balu herriko aterpeetan dantzatuko luketeela eta arratsaldeko dantzaldia Gaztañoko jolastoki estalira pasako luketela.
Temas
Más en Bertan
-
El pasaitarra Sergio Pereira presenta su última novela en los cuatro distritos
-
Azkoitia recupera el bar de Plaza Ondo seis años después
-
El PNV de Azpeitia defiende la organización de eventos taurinos con reses de corta edad para menores de 16 años
-
Las oficinas comarcales atienden cerca de 1.900 consultas en Oarsoaldea