Síguenos en redes sociales:

Hernanin Erdi Aroko giroa nagusituko da asteburuan

Artisau postuak, emanaldiak, jolasak eta tailerrak izango dira ostiraletik igandera

Hernanin Erdi Aroko giroa nagusituko da asteburuanN.G.

Erdi Aroko Azoka ospatuko da Hernanin asteburu honetan, hilaren 25tik 27ra, Hernani Errotzenek antolatuta. Hortaz, ostiral honetan 17.00etatik aurrera, artisautza postu ugari izango dira Kaxkoko kaleetan. Ekitaldiek eta azokak igande iluntzera arte Erdi Aroko giroa, estetika eta bizitza gogora ekarriko dituzte.

Produktuak

Herriko erdigunean kokatuko diren postuen artean hainbat produktu lantzen dituzten artisauak egongo dira, hala nola bitxigintza, kosmetika naturala, larrua edo zeramika. Era berean, hainbat elikadura-postu egongo dira, besteak beste, hestebeteak, gozokiak edo garrapinatutako produktuak, baita gune arabiar bat ere.

Postuak 17.00etatik 22.00etara irekiko dira ostiralean, eta 11.00etatik 22.00etara, larunbatean eta igandean. Eguerdian, 15.00etatik 17.00etara, artisautza postuak itxi egingo dira, baina ez taberna, janari zerbitzua eskainiko baitu.

Ekitaldiak

Azokako egitaraua

Gainera, asteburu osoan zehar kalejira musikalak izango dira, bufoi, zango, dantzari eta su eta aire ikuskizunekin, besteak beste. Bestalde, txikienek ibilbidean zehar kokatuko diren ipuin-kontalariak eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute.