Beasaingo Industriaren Hastapenak erakusketa ikusgai dago Beasaingo Igartzako burdinolan. Maiatzaren 4a bitartean egongo da ikusgarri, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 18.00etatik 20.00etara, eta larunbat eta igandeetan 11.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.

Bisita gidatua

Gainera, maiatzaren 3an, Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna ospatzeko, doako bisita gidatua egingo da. 

Bisita gidatua herrian barrena egingo da. Beasaingo industria esanguratsuen kokalekuak ezagutu eta hauekin zerikusia izan zuten gertaerak edo bitxikeriak aipatuko dira bertan.

Bi kilometro inguruko ibilbidea egingo da, arratsaldeko 16.30etatik aurrera.