Beasaingo industriaren hastapenak ezagutzeko erakusketa eta bisita gidatua
Erakusketa maiatzaren 4a bitartean egongo da ikusgarri. Bisita gidatua maiatzaren 3an egingo da
Beasaingo Industriaren Hastapenak erakusketa ikusgai dago Beasaingo Igartzako burdinolan.Maiatzaren 4a bitartean egongo da ikusgarri, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 18.00etatik 20.00etara, eta larunbat eta igandeetan 11.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara.
Bisita gidatua
Gainera, maiatzaren 3an, Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna ospatzeko, doako bisita gidatua egingo da.
Bisita gidatua herrian barrena egingo da. Beasaingo industria esanguratsuen kokalekuak ezagutu eta hauekin zerikusia izan zuten gertaerak edo bitxikeriak aipatuko dira bertan.
Bi kilometro inguruko ibilbidea egingo da, arratsaldeko 16.30etatik aurrera.
Temas
Más en Bertan
-
La biblioteca de Dunboa de Irun celebra esta semana unas jornadas culturales
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural