Errenteriako Familian Jolasean programaren baitan, hilabete honetako tailerrean parte hartzen duten familiek babarrunekin zenbait eskulan egiteko aukera izango dute. Saioa Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan (Pablo Iglesias kalea, 11) izango da, larunbatean 16.30etik 18.30era. Izena emateko epea apirilaren 11 bitarte egongo da irekita eta esteka honen bidez egin behar da.

Plazak mugatuak izango dira, gehienez 30 haurrek parte hartu ahal izango dute. Hori dela eta, izen-ematea egin eta gero norbaitek ezingo balu tailerrera joan, gazteria@errenteria.eus helbidera mezua bidalita abisatzeko eskatu dute antolatzaileek, toki hori beste norbaitek aprobetxatu ahal izateko.

Euskara aisialdian

Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.

Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean larunbat batean hainbat ekintza antolatuko dira herrian.

Programa edo jarduera honi edo izena emateko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Gazteria Departamentuarekin harremanetan jar daiteke gazteria@errenteria.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, 943 449 606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webgunean kontsultatuz.