Hiru mendi-ibilaldi egingo dira Ataunen
Ataun Kirol Elkarteak antolatuta, hiru mendi-ibilaldi izango dira maiatzaren 11n. Bata luzea izango da, bigarrena tartekoa eta hirugarrena motza. Bi urteren behin antolatzen dira ibilaldi hauek.
“Mendi-ibilaldi hauen helburuanaturaz dastatuz, oinezkotasuna bultzatzea da, korrika eta apustu-kutsua baztertuz”, adierazi du Ataun Kirol Elkarteak.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, www.zirkuitua.com helbidera idatziz. Gainera, ibilbide luze eta tartekoek 10 euro ordaindu behar dituzte. Motzekoek, aldiz, doan parte har dezakete.
Lazkaotik Santa Marina gailurrera, igandean
48, 21 eta 8 kilometro
Ibilbide luzea, Atauni buelta bezala ezagutzen dena, 48 kilometrokoa da. Parte-hartzaileek 9 eta 11 ordu bitartean behar izaten dituzte ibilbidea guztiz amaitzeko. Goizeko 06.30etan hasiko da eta mendizaleek Arantzazumendi, Atxurbide, Lizarragabea, Aietsu, Areatza, Saratsamendi, Intsusburu, Irumugata, Lizarrusti, Alleko, Agautz, Intsusti, eta Kobaegi baserria igaroko dituzte, besteak beste.
Tarteko ibilbidea, berriz, 21 kilometrokoa da eta parte hartzaileek 5 ordu inguru behar izaten dituzte helmugara iristeko. Astigarraga, herri-bidea, Barandiaran Museoa, San Gregorioko Portugaina, Gaztinarre, Agautz, Intsusti eta Kobaegi baserria, besteak beste, izango dira mendizaleek igaroko dituzten puntuak. Goizeko 08.00etan abiatuko da taldea.
8 kilometrok osatzen dute ibilbide motza. 09.00etan hasiko da eta eskolako umeak bere kasa edota familiarekin batera egiteko pentsatuta dago.
Hiru mendi-ibilaldiak San Martingo Auzoeta kiroldegitik abiatuko dira.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate ofrece un programa para acompañar a las familias en la educación emocional y digital de sus hijos e hijas
-
Lazkao alza la voz contra el racismo en el deporte
-
Los alumnos de Primaria de la Ikastola Izarraizpe de Azpeitia ya disfrutan de su renovado patio de juegos en Perdillegi
-
Andoain aprueba un presupuesto que recoge la obra de la ampliación del ‘poli’