Gazta Azoka maiatzaren 3 eta 4an ospatuko da Idiazabalen. Bertan postua jartzeko interesa duten artisauek izena eman dezakete jada. 

Horretarako, eskaera-orria bete eta Idiazabalgo Udalaren egoitza elektronikoan erregistratu behar da apirilaren 4a baino lehen. Eskaera-orriaz ez ezik, Ogasunean eta Gizarte Segurantzan zorrik ez izatearen ziurtagiriak ere aurkeztu behar dira.